martes, 18 de octubre de 2011

Leioan da Ekinbus!

Ekinbus autobusa Leioako kanpusean dago aste honetan, astelehenetik ostiralera, goizeko hamaiketatik hiruretara. Baina zer da ekinbus? Horixe galdetzen dute EHUko ikasleek autobusa kanpusean ikustean. Bada, Ekinbus ekimenaren kultura sustatu nahi duen kanpaina da. Ikasleek euren enpresa propioa sortzeko babesa ematen duten EHUko hiru  programek antolatuta dago, Zitek, Inizia eta Entreprenarik.
Autobusa leku estrategikoetan dago kokatuta: zuzenbidea, odontologia, gizarte zientziak, gizarte hezkuntza, arte ederren fakultateen aurrean. Izan ere, sektore horiek dira enpresa propioa sortzeko beharra izaten dutenak. 17an Odontologia fakultatearen aurrean egon da, 18 eta 19an Arte Ederren aurrean, eta azken bi egunetan Mikel Laboa Plazan.
Ekitaldi ugari antolatu dituzte ikasleen arreta bereganatzeko. Horien artean, Elektrotuna Orkrestaren zuzeneko musika eta antzerki emanaldiak. Gainera, autobusa bera ere margotu egin dute kolore erakargarriekin, “punk” estiloan. Horrez gain, GustArtek diseinatutako 25 kamiseta zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean, eta Photocallean egindako argazki bat Facebookera igoz gero, TABLET bat irabaz dezakezu.
Hurrengo astean Arabako Kanpusera joango da autobusa, urriaren 26tik azaroaren 3ra. Eta Gipuzkoako Kanpusera, berriz, azaroaren 14tik 18ra egongo da.

lunes, 17 de octubre de 2011

Ziberreko praktikan ikasitako beste aplikazio berri bat: Vizualize.me!!

Vizualize.me web orrialdean zure kurrikuma era desberdin batean jartzeko aukera ematen dizu, gainera datu guztiak sartzerakoan oso originala geratzen da, begirada batekin zure ibilbide profesionala ikusi dezakezu. Kurrikulum desberdin honi kurrikulum infografikoa deitzen zaio. Nire kasuan erdia egia da, eta beste erdia ez. Zer izango da egia?????
 
 

Visualize.me web orrialdeak curriculum-a infografiko bihurtzen du

Visualize.me izeneko web orrialdeak eskuragarri duen erramienta erabili dugu. Honekin lortzen duguna da; zure ibilbide pertsonal eta eta profesionalarekin infografiko bat sortzea.

VISUALIZE.ME curriculum-a infografiko bihurtzen duen web orrialdea

 ARRIZUBIETA, Iraitz

VISUALIZE.ME izeneko web orrialdeak eskuragarri duen erremintarekin norberaren ibilbide pertsonal eta profesionalarekin infografia bat sortu daiteke.
 Nire curriculum-a

Visual.ly web orrialdeak infografia osatzeko aukera ematen du

Miren ARRIETA
Visual.ly izeneko web orrialdeak eskuragarri duen erramienta prkatikan jarri dugu. Erramienta honekin, twitterreko  produkzio-jarduerarekin infografiko bat sortzea lortuko dugu.

Visual.ly infografikoa sortzeko programa berria

 ARRIZUBIETA, Iraitz
Twitterreko produkzio-jardueran oinarrituta infografiko bat sortu nahi baduzu, Visual.ly izeneko web orrialdeak eskuragarri daukan erraminta oso gomendagarria da. Bertan, norberaren Twiterreko jardunarekin infografiko bat sortzeaz gain, beste erabiltzaile batzuekin ere alderatu dezakezu.

Ziberreko praktikan ikasitako aplikazio berri bat!!

 
 
 
http://Visual.ly/twitter aplikazioarekin beste erabiltzaile batekin twitterreko konparaketa egin dezakegu, eta nik argi ta garbi pe_jesus gainditu dut! Gainera erraz erabiltzen den aplikazio bat da.

lunes, 10 de octubre de 2011

Umeak Haurtzaindegia Fundazioak aurten ere dituen 50 plazak bete ditu

Leioako Unibertsitateko haurtzaindegi honen prestazioak 900metro karratuetan banatzen dira; jantokia,lau ikasgela, loaldirako bi  gela
Cristina DAÑOBEITIA eta Ainara ARKOTXA
Umeak Haurtzaindegia Fundazioak aurten umeentzako dituen 50 plazak bete ditu. Haurtzaindegia Leioako unibertsitatean dago 2001 urtetik zabalik, baina Fundazioa 1975etik dago funtzionamenduan.
Krisialdi garaia ez da nabaritu haurtzaindegi honetan, urtero bezala 50 plazak bete direlako. Gurasoek esan duten bezala, beste guraso batzuek haurtzaindegiaren erreferentzia onak eman dizkiete eta horrek haurtzaindegiari goi maila bat ematen dio.
Instalazioei begira, zerbitzu guztiak eskaintzen ditu eta horiek aurrera eramateko zortzi begirale daude. Instalazioen artean; umeen edadeen arabera banatzen dituzten lau ikasgela, bi loaldirako gela, jantoki bat eta kanpoan nahiz barruan jolasteko eremua.

Title #0  Title #12
Haurtzaindegia zabalik dago goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erdietara eta unibertsitateko egutegia jarraitzen du. Bertara umeak eramaten dituzten gurasoen ustez ordutegia ezin hobea da, baina egutegiari dagokionez, eskola egutegia denez, gehiago zabalik egon beharko litzatekeela aitortu dute.


* Umeak Haurtzaindegia Fundazioko begirale baten eta bertara umeak eramaten dituzten guraso biren elkarrizketak



sábado, 8 de octubre de 2011

Surflari talde batek bi ezkongai erreskatatu ditu uretatik, Zumaiako hondartzan

 Arrieta Miren

Surflari talde batek ezkongai batzuk uretatik erreskatatu zituen, Zumaiako itzuruan hondartzan. Baleike.com atariak argitaratu duenez, bikotea ezkontzako argazki bilduma egiten ari zen. 

Emakumeak argazki ikusgarria lortu nahi zuen eta uretan sartzea erabaki zuen.  Emakumea urruntzen ari zela ikustean, senarra uretara bota zen emaztea erreskatatzeko. Gizona ere arriskuan zegoela ikusirik, gertakariari begira zeuden bi pertsona uretara bota ziren. Hauek ere, olatuek eraman zituzten. Gertakaria ikusten ari ziren pertsonak surflariei oihuka hasi ziren eta azkenean taula gainean itsasertzera eraman zituzten.

martes, 4 de octubre de 2011

Hiru gizon atxilotu dituzte sexu-askatasunaren aurkako delitu batengatik Bilbon eta Plentzian

Ainara Arkotxa


Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Bilbon, iragan martxoan emakume bati egindako sexu-erasoa egotzita. Hirugarrena Plentzian atxilotu dute, azaroan emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik. Sexu-eraso saiakeraren biktima berak deitu zion Ertzaintzari, erasotzailea Plentziako erdialdean ibiltzen ikusi zuenean. Hiru gixonak hurrengo hilabetetan epaituak izango dira .




Kilometroak milaka euskalzale bildu zituen igandean Azpeitian

Ainara Arkotxa


Klikmetroak 2011 Azpeitian izan zen, Ikasberri ikastolak antolatuta. Gipuzkoako ikastolen aldeko festa 09:30ean hasi zen Eneko Etxeberria Azpeitiako alkatea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburuaren eskutik. Arratsaldeko 20:00etan eman zuten amaiera Andoainen, hurrengo urteko kilometroa antolatuko duten Aita Larramendi ikastolari lekukoa emanez.




lunes, 3 de octubre de 2011

Ikasgaien erdia euskeraz ikasten duten ikasleek ez dute euskara mailarik frogatu behar izango

Iraitz Arrizubieta

Isabel Zelaa Hezkuntza Sailburuak eta Blanca Urgell Kulturakoak euskara salbuesteko dekretuaren zirriborroa aurkeztu dute gaur. Bertan adierazten denez, DBHn, batxilergoan edo lanbide hezkuntzan ikasgaien erdia euskaraz ikasten dutenek ez dute administrazioan euskara titulurik beharko euskara maila frogatzeko.


Neurriak, 2008ko apirilaren 16tik izango du eragina eta urtea amaitu baino lehen onartu nahi du Jaurlaritzak. D eta B ereduetako ikasleei eragindo die; ikasgaien erdia euskaraz ikasten dutenek B2 maila izango dute, PL1 Hezkuntzan edo 2.maila administrazioan. Honetaz gain, unibertsitatean ere zehaztutako euskara kreditu kopurua gainditzen dutenek ere ez dute euskara maila frogatu beharko, eta EGA tituluaren pareko maila izango dute zuzenean.

Kukutza gaztetxeak poliziaren sarraskia salatzeko laguntza eskatu die bere jarratzaileei

Miren Arrieta

Gaztetxearen uztaraztean hertzaintzak erabilitako bortizkeria salatzeko dokumentazioa eskatu du kukutzak, bere twiterraren bidez.Horretarako argazkiak,bideoak, tetigantzak edota parteak bidaltzeko eskatu dute. Hauek guztiak kukutza@gmail.com helbidean jasoko dira.