Arrieta Miren
Surflari talde batek ezkongai batzuk uretatik erreskatatu zituen, Zumaiako itzuruan hondartzan. Baleike.com atariak argitaratu duenez, bikotea ezkontzako argazki bilduma egiten ari zen.
Emakumeak argazki ikusgarria lortu nahi zuen eta uretan sartzea erabaki zuen. Emakumea urruntzen ari zela ikustean, senarra uretara bota zen emaztea erreskatatzeko. Gizona ere arriskuan zegoela ikusirik, gertakariari begira zeuden bi pertsona uretara bota ziren. Hauek ere, olatuek eraman zituzten. Gertakaria ikusten ari ziren pertsonak surflariei oihuka hasi ziren eta azkenean taula gainean itsasertzera eraman zituzten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario