Leioako Unibertsitateko haurtzaindegi honen prestazioak 900metro karratuetan banatzen dira; jantokia,lau ikasgela, loaldirako bi gela
Cristina DAÑOBEITIA eta Ainara ARKOTXA
Umeak Haurtzaindegia Fundazioak aurten umeentzako dituen 50 plazak bete ditu. Haurtzaindegia Leioako unibertsitatean dago 2001 urtetik zabalik, baina Fundazioa 1975etik dago funtzionamenduan.
Krisialdi garaia ez da nabaritu haurtzaindegi honetan, urtero bezala 50 plazak bete direlako. Gurasoek esan duten bezala, beste guraso batzuek haurtzaindegiaren erreferentzia onak eman dizkiete eta horrek haurtzaindegiari goi maila bat ematen dio.
Instalazioei begira, zerbitzu guztiak eskaintzen ditu eta horiek aurrera eramateko zortzi begirale daude. Instalazioen artean; umeen edadeen arabera banatzen dituzten lau ikasgela, bi loaldirako gela, jantoki bat eta kanpoan nahiz barruan jolasteko eremua.


Haurtzaindegia zabalik dago goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko sei eta erdietara eta unibertsitateko egutegia jarraitzen du. Bertara umeak eramaten dituzten gurasoen ustez ordutegia ezin hobea da, baina egutegiari dagokionez, eskola egutegia denez, gehiago zabalik egon beharko litzatekeela aitortu dute.
* Umeak Haurtzaindegia Fundazioko begirale baten eta bertara umeak eramaten dituzten guraso biren elkarrizketak
* Umeak Haurtzaindegia Fundazioko begirale baten eta bertara umeak eramaten dituzten guraso biren elkarrizketak
No hay comentarios:
Publicar un comentario