Iraitz Arrizubieta
Isabel Zelaa Hezkuntza Sailburuak eta Blanca Urgell Kulturakoak euskara salbuesteko dekretuaren zirriborroa aurkeztu dute gaur. Bertan adierazten denez, DBHn, batxilergoan edo lanbide hezkuntzan ikasgaien erdia euskaraz ikasten dutenek ez dute administrazioan euskara titulurik beharko euskara maila frogatzeko.
Neurriak, 2008ko apirilaren 16tik izango du eragina eta urtea amaitu baino lehen onartu nahi du Jaurlaritzak. D eta B ereduetako ikasleei eragindo die; ikasgaien erdia euskaraz ikasten dutenek B2 maila izango dute, PL1 Hezkuntzan edo 2.maila administrazioan. Honetaz gain, unibertsitatean ere zehaztutako euskara kreditu kopurua gainditzen dutenek ere ez dute euskara maila frogatu beharko, eta EGA tituluaren pareko maila izango dute zuzenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario