Iñigo Aranbarri, Aktorea
Iñigo Aranbarri (Azkoitia, 1983) aktore gizpuzkoar honek atzerkian eman zituen lehenengo urratsak. Ondoren, Goenkale eta Pilotarin aritu zen. Orain, Gure bide galduak atzezlana aurkezten ari da. Utopia, amets eta desenkatuari buruzko kontakizuna da. Franco hil ondorengo lehengo urteak mundua benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia hartzen du abiapuntutzat.
1. Noiz hasi ziñen aktoretza munduan?
Orain dela zortzi urte, ikasketekin gustora ez eta zerbaiten bila. atzerkiarekin egin nuen topo.
2. Nolako esperientzia izan zen Goenkalen eta Pilotarin lan egitea?
2. Nolako esperientzia izan zen Goenkalen eta Pilotarin lan egitea?
Esperientzia ona. Oso azkar egiten da lan eta baita produzitu ere. Ez da produktua mimatzen. Hala ere antzezteko beste joku mota bat da.
3. Orain antzerkian zebiltza, zer moduz
Oso gustora. Lagun batzuek obra honetan inbolukratzea proposatu zidaten eta talde lana oinarri hartuta sortu dugu. Aktore eta sortazilea izatea oso polita da.
4. Atzerkia edo telebista, zer nahiago duzu?
Hau da hau galdera originala. Nik betikoa erantzugo dut. Oso desberdinak dira. Batak lasaitasun ekonomikoa ematen du eta lana egiteko modu komodo bat ( nahiz eta lan asko egin). Antzerkiak bere aldetik, niretzat bizi gehiago du. Jendea bertan dago, guk montatzen dugu lana, guk jaso eta jendearen erreakzioa gertutik ezagutu.
Bai. Zinea probatu nahiko nuke. Gestu sutil batek kamara aurrean hartzen duen indarra jolas ederra da. Gainera, produktu hau mimatzen da.
6. Zein aktore duzu gogokoen?
6. Zein aktore duzu gogokoen?
Jende askok egiten du lan ondo. Antzerkiko nire taldeko Ainara Gurrutxagaren jolasteko abilidadea eta Miren Alkalak lana argi eta garbi egiteko duen modua gustatzen zaizkit. Baita " Inglourious Basterds"
Tarantinoren azkenekoan Koronel Aleman batena egiten zuen aktore hau; Christoph Waltza izena
duena, oso ona iruditu zitzaiadan.
duena, oso ona iruditu zitzaiadan.
7. Nola ikusten duzu euskal aktoreen egoera? Ba al dago mundu honetan?
Lan gutxi dago. Mundu honetatik bizi ahal izateko lana sortu behar da. Obra berriak egin eta salatzen asmatu behar da. Ez nago edozer saltzekoarekin ados. Azken batean herri kultura sortzen ari gara eta kontzientziarekin jokatu behar da. Hau da, jendeari gure baloreen arabera gauzak azaldu.
8. Etorkizunera, Madrilen ikusten zara?
Ez dut uste. Madrilera joateko arriskatu egin behar da, gaizki pasatu, pazientzia izan eta prostitu ere zenbait kasutan ( marka komertzialen anuntzioak eginez) ta ez dakit horretarako prest nagoen. Hala ere, polita izango zen Madilen lan batek irten didala eta hara joan beharra eukitzea, gustokoa dudalako lana. Ia pelikula on bat den....
9. Nola ikusten duzu Euskal Herriko publikoa?
Jendea kriterioengatik baño promozioarengatik mugitzen da. Saltzaile ona baldin bazara, jendea azalduko da. Hori baino selektiboagoa behar genuke izan. Aurpegi ezagunen arabera solik mugitzeari utzi. atzerkia zer den ezagutu behar herriak, herri kulturaren parte izan dadin. Horretako asko asko ikusi behar da antzerkia. Zenbat aldiz joan gara bizitzan antzerkia ikustera? Hamar alditik gora oso pertsona gutxi....
Euskaldunok antzerkia egiteko moduan ikertu behar dugu. Bertako jendea gauzak egiteko modu batzuekin identifikatuta sentitzeko. Erreferentziak sortu ondoren eraberritzen jarraitzeko.Oinarria da egin beharrekoa, publikoa parte hartzera animatuz. Publikoa ezinbestekoa da antzerkia herri-kultura kontsideratu ahal izateko.