lunes, 19 de diciembre de 2011

Bartzelona klasikoaren garaile


 Iraitz ARRIZUBIETA
Larunbata, gaueko 22:00 dira Santiago Bernabeun. Aurrez aurre daude BBVA Ligako Klasikoa jokatzeko, Guardiolaren Bartzelona FC eta Mourinhoren Real Madril. Morinhoren taldeak hiru puntuko abantaila dauka eta Bartzelona baino partidu bat gutxiago jokatu du. Bartzelona FC, garaile izan da bigarren zatian, 1-3 jarriz markagailuan. Benzemak, 1-0 lortu du, aurreneko jokaldian, baina Alexisek markagailua berdindu du 29. minutuan. 52. Minutuan, Xavik 1-2koa lortu du eta garaile egin dituen 1-3koa Fabregasek egin du 65.minutuan.

Real Madrilek aurreneko jokaldian lortu du lehenengo gola, Benzemaren eskutik. Guardiolaren taldeak erasoan jarraitu duen arren, zuriak gogor defendatu dira. Horrela. 6. minutuan, Messiren saiakera desbideratu du Casillasek.
22. minutuan, Xavi falta jaurtiketaz sahiatu da, baina berriz ere, Real Madrileko atezainak, jaurtiketa desbideratu du. Bi minutu beranduago, Cristiano Ronaldok aukera izugarria izan du, baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Partiduak aurrera egiten zuen heinean, talde katalana nagusitzen joan da, 29. minutuan Alexisek markagailuan 1-1 jarri duen arte.  

Bigarren zatian, Bartzelona izan da zelaian jaun eta jabe, eta horren adibide izan da, 7. minutuan, Xavik markgailuan jarri duen 1-2koa. Hirugarrena lortzeko ere, izugarrizko aukera izan dute katalanek, baina Alesixen sahiakera gelditu du Casillasek 16. minutuan. Hiru minutu beranduago, Cristianok berriz ere aukera izan du, baina bere errematea kanpora joan da, lehen bezala oso desbideratuta.
65. minutuan Bartzelonak 1-3 jarri du markagailuan. Dani Alvesek erdiratu eta eta Cesc Fabregasek sare barrura bidali du baloia erremate ederrarekin.83. minutuan, Kakak gola sartzeko aukera izan du, baina Valdesek kornerrera desbideratu dio baloia.
Partidua amaitu da, eta markagailua 1-3an geratu da. Honela, Bartzelona FCek, hiru puntu garrantzitsu lortu ditu.
Kakak gol aukera garbia izan du partidako 83. minutuan, baina jokalari brasildarraren saiakera Valdesek kornerrera desbideratu du. Horrela, azken emaitza 1-3koa izan da eta Kataluniako taldeak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu aurkari zuzenaren etxean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario