Lehengo jokaldian 1-0koa jarri dute zuriek, hala ere Bartzelona taldeak garaipena eskuratu du, Real Mdrili hiru gol sarturik. Bigarren zatian Guardiolaren taldea nagusi izan da zelaian.
Aurreneko jokaldian etorri da Real Madrilen gola. Victor Valdesek hutsegite larri bat egin, Di Mariari baloia emanez eta Bezemak aldaratze hori aprobetxatu du markagailuan 1-0koa jartzeko. Mourinhoren taldea lehenengo minutuetan ondo ariru den arren, Bartzelonak erakustaldia eman du partidan.

Real madrilek izan ditu partida berdintzeko aukerak, baina ez dute gola sartzen asmatu. Neurketako 65. minutuan Bartzelonak 1-3koa jarri du markagailuan. Dani Alvesek erdiraketa bikaina jarri du eta Cesc Fabregasek ez du aukera galdu.
Azken emaitza 1-3koa izan da eta Kataluniako taldeak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu.
Hemen dituzue, partidako golak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario