Atzegik (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) duen txolarte programari esker, larunbat arratsaldeetan hainbat ekintza desberdin egiteko aukera dute adimen urritasuna duten pertsonak
Miren ARRIETA
Atzegi 1960an sortu zuen adimen urritasuna duten pertsonen alde lan egiteko. Erakundearen helburuetako bat, pertsona hauen bizi kalitatea hobetzea da. Txolarte programari esker, adimen urritasuna duten pertsonak larunbat arratsaldeetan geratzen dira, arratsalde on bat pasatzeko asmoz; hainbat ekintza desberdin eginez.
Txolarte orain dela 30 urte sortu zen, aisialdi arloan gabezia bat nabari zelako. Adimen urriko pertsonak lan eta eskola orduetatik at etxean gelditzeko ohitura zuten eta erakunde arduradunek aisialdirako zerbait prestatu beharra ikusi zuten.
Programa hau 16 urte gorako adimen urritasuna duten pertsonei zuzendurik dago. Programaren helburuak Giza- integrazioa Adimen urriko pertsonak, pertsona oro bezala ikustea eta prestatzen diren aisialdi jarduerekin adimen urriko pertsonen gaitasun fisiko eta mentalak lantzea. Gipuzkoa osoan 12 talde inguru daude, pertsona hauen bizi kalitatea hobetzen saiatzen direnak.
Arratsaldeko 4terdiak aldera Ibon, Elena, Idoia, Iban … Azpeitiko anbulatorio aurrean geratu dira, ondoren antolatuko diren hainbat ekintza desberdin egiteko gogoz.
Azpeitiko Txolarteen zehazki Sei boluntario eta Hogei pertsona daude adimen urritasuna dutenak. Hainbat ekitaldi eta irteera antolatzen dituzte. Horietako batzuk, eskulanak, jokoak, meriendak, kalera irteerak … dira. Gauza guzti hauek boluntario talde baten laguntzaz egiten dituzte. Itziar Larrañaga, Josu Urbieta eta Ainhoa Lizaso dira txolarte programan parte hartzen duten hiru boluntario horietako batzuk.
Itziar Larrañagak 28 urte ditu eta boluntario moduan duela bost urte hasi zen. Josu Urbietak 18 urte dauzka, eta boluntario duela urtebete eskas hasi da. Ainhoa Lizasok 20 urte dauzka eta aurten hasi da boluntario. Hiru pertsona hauek “oso gustura” agertu dira orain arte bizitako esperientziarekin.

Josu Urbieta kuriositateak eraginda hasi zen Txolarteen. “Esperientzia berri” bat probatzeagatik ere izan zela aitortzen du Josuk. Beraiengatik “asko” ikasten dela eta “gehiagoko” gogoarekin dagoela onartzen du Urbietak. “Esperientzia berrietara” irekita egon behar dutela pertsonek azpimarratzen du gazteak. Kuriositatea badute, “giroa” ikusteko deia egin du Josuk.
Ainhoa Lizasok denbora gutxi darabilen arren boluntario moduan oso gustura dago. Oso esperientzia ona dela adierazi du eta esperientzia hau probatzea aholkatzen du “Gustura etortzen naiz transmititzen duten alaitasunarengatik” onartzen du Lizasok.
Arratsaldeko 7terdiak dira, etxea joateko unea da. Boluntario zein adimen urritasuneko pertsonak hurrengo astea iristeko gogoz daude beste arratsalde dibertigarri bat pasatzeko asmoz.
Bergara eta Arrasateko Txolarte elkarteak egindako film laburra:
No hay comentarios:
Publicar un comentario