domingo, 11 de diciembre de 2011

Aittitta Txiki kultur taldea, herritik, gazteen bihotzera

Iraitz ARRIZUBIETA

Aittitta Txiki kultur taldea duela 28 urte sortu zuen Jose Migel Meabek. Jose Migelek gaztetxoenak aspertzen zirela ikusita, beraiekin ekintza desberdinak egitea pentsatu zuen. Berak bakarrik ume guzti haiekin ezin zuela ikusita, gaztetxoen gurasoek laguntzea erabaki zuten. Nekane Kortabitarte gurasoak dioenez, talde hau sortu baino lehen, beraien herrian ez zegoen mugimendu askorik. Eta gehitu du, talde hau sortu zenetik ume eta gazteentzak ekintzak daudela. "Talde honek herria martxan jartzen du” esan du guraso lekeitiarrak. Egun, ume haiek 27 urte dauzkate eta batzuk taldearen dinamikan guztiz integratuak daude.




Lehenengo urteetan, Aittitta Txiki taldeak herrian zeuden ekintzetan, inguruko herrietako jaietako ekintzetan eta mendiko irteeretan hartzen zuen parte. Baina urteak aurrera, ekintzetan parte hartzea ez zela nahikoa pentsatu, eta beraien ekintza propioak antolatzen hasi ziren. Egun, ekintza soziokulturalak proposatu eta antolatzen dituzte.
Hasiera batean, ekintza gehienak ludikoak ziren, eta taldeak giza-arazoen bideta hartzea erabaki zuen. Gaur egun, HIESAri buruzko jardunak, kale antzerkiko antolaketa lanak, eta herri bazkariak antolatzen dituzte, besteak beste. Ekintza gehienak gazteei zuzenduak. Alaitz Arrizubieta, 16 urteko Aittitta Txikiko partaideak gogotsu adierazi du, gazteei asko gustatzen zaiela beraien parte hartzea bultzatzea. Adibidez, herriko jaietan zein kontzertu ikusi nahi duten galdetzen dietenean edo zein ekitaldi izango luketen gustukoago. "Gainera, asko gustatzen zaizkit HIESAri eta drogeei buruz ematen dituzten hitzaldiak” gehitu du.




Beraiek, kultur talde zabala bezala definitzen dute beraien burua. Ez baita ez publikoa, ez fundazioa ezta gobernuz kanpoko erakundea ere. Taldeak, ekintzak burutu al izateko, udaletxearen 1600 euro inguruko diru laguntza jasotzen du. Euskadiko Kutxak ere, ematen dio talde honi diru laguntza txiki bat. Sarritan, beraien poltsikotik dirua jarri behar izaten dute. Baina horretara heldu baino lehen, dirua ateratzen sahiatzen dira. Nikiak salduz edo herri eta jai askotan txosnak jarriz, besteak beste.
Kultur talde honen helburu nagusia, herri kultura bultzatu eta garatzea da. Batez ere, gazteen artean. Interesgarri iruditzen zaien edozein gai hartu eta horrekin ekintza bat burutzen dute.  Jose Migel Meabe, Aittitta Txikiko zuzendari nagusiak azaldu duenez, beraien helburua gazteei mugimendua ematea da ekintza desberdinez baliatuz. Hiru dira Aittitta Txikiren lanerako arloak; kultura, gazteria eta zeinbat gizarte arlo.




Taldeak dituen 28 urtetan 700 pertsonatik gora pasatu dira. Baina lau lagun dira talde honen zuzendaritza osatzen dutenak. Jose Migel Meabe zuzendari nagusia, Nerea Jauregi, Xabier Gabiola eta Andere Akarregi. Talde hau arduratzen da, ekintzak proposatu eta antolatzeaz. Zuzendaritza taldeaz gain, adin ezberdinetako beste 40 pertsona daude, ekintzak aurrera ateratzeko ezibestekoak direnak. Ekintzak aurrera eramateko Aittita Txikik oso harreman estua dauka herriko beste talde batzuekin. Aittitta Makurra Txaranga, Tinbalero Taldea, eta Arrakala Irratiarekin esaterako. Honetaz gain, gurasoek ere parte hartzen dute boluntario moduan. “ Ez dugu zuzenean parte hartzen, baina nonbaitera joateko kotxeak behar badituzte edo gurasoen laguntza behar badute, gurasook beti hartzen dugu parte. Gainera, talde honetan parte hartzeagatik ez da ordaindu behar", esandu Nekane Kortabitartek.

Aittitta Txikiko partaide izateko behar den gauza bakarra boluntarismoa da. Hori da Jose Migel Meabe, Aittita Txikiko zuzendariak, boluntario izan nahi duten guztiak animatzeko erabiltzen duen esaldia: “Aittitta Txikiko partaide izateko ez da ezer behar. Dauzkagun ekintzak aurrera eramateko gogoa besterik ez.”

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario