lunes, 14 de noviembre de 2011

EHUk Etorkizulan programa aurkeztu du hirugarren urtez

Programaren helburua ikasleen artean izaera ekintzailea bultzatzea da

Miren ARRIETA
EHUk hirugarren urtez, Bizkaiko Campuseko ikasleen artean izaera ekintzailea piztera zuzenduta dagoen Etorkizulan ekimen aurrelaria aurkezten du.

            UPV/EHU-ko ikasle guztietara zuzenduta dago programa. Partaidetzan eta ezustekoan oinarrituta dauden antzerki zatien antzezpenean datza programak.  Ikasleek euren etorkizuneko lana zehaztuko duten zenbait erabaki estrategiko hartzen joango dira.
           
“Zure etorkizuneko lana aukeratzen ausartu zaitez” izena du antzerkiak. Leioako Campuseko Areto Nagusian, azaroaren 2tik 8ra bitartean egongo da  ikusteko aukera.  Egunero 4 emanaldi eskainiko dira, 10:00etatik 13:00 etara bitartean. Emanaldiak elebidunak izango dira.

Aurreko urtean bezala, ikasleek, antolatu diren sare sozialen eta blogaren bidez, informazioa jaso, euren esperientziak partekatu, lehiaketetan parte hartu edota jarduerari buruzko ikus-entzunezko proiekzioak ikusi ahal izango dute. 

Euskara etxean ere!

Ainara ARKOTXA

Gero eta guraso gehiagok ikasten dute  euskaltegietan, bere seme-alabekin euskaraz mintzatu ahal izateko. Horretarako Bilboko Udalak 1988 tik “euskara etxean ere” izeneko programa bat jarri zuen martxan euskaltegietako matrikularen bi herena ordaintzeko diru laguntzak eskainiz.

                                             Osacar Arroyo eta elkarrizketatzailea 
                                     
Programa hau martxan jarri zenetik milaka pertsonak parte hartu dute. Aurten 432 pertsona matrikulatu dira euskara ikasteko gogoarekin. Eta horren adibide bat Oscar Arroyo da, 42 urteko gizon bat, euskarako gramatikako liburuak urte asko pasatu ondoren berriro hartu behar izan dituenak. Bere alaba Ainhoa, eskolan B ereduan dago, eta ikastolako etxeko lanekin laguntzea ezinezkoa egin zitzaion eta hori izan zen euskaltegira joateko arrazoi nagusiena. Gaur egun berarekin egiten ditu euskaltegiko etxeko lanak eta gainer biak batera euskaraz mintzatzen dute etxean.

Behobia- Donostia lasterketan euskara entzun da korrikalariak animatzeko unean

Miren ARRIETA
Donostiako euskarazko udal patronatuak bere twitter kontuan adierazi duenez, Behobia- Donostia lasterketan euskara entzuten zen ikusleen artean korrikalariak animatzeko unean.  
 
Donostiako euskarazko udal patronatuak, Nik ere euskaraz, guk ere euskaraz leloarekin kanpaina jarri du abian, gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko. Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna .  

Euskara Iruditan kanpaina ere jarri du martxan. Norberak bere irudia, webgunean kargatu dezake modu errazean. Irudiak zuretzat euskararekin lotzen duen esanahi berezi bat izan behar du. Irudiarekin batera, testua (103 karaktere gehienez) agertzea da baldintza bakarra.

domingo, 13 de noviembre de 2011

Infernua Leioako Campuseko Areto Nagusian

ARRIZUBIETA Iraitz

Azaroaren 7an, goizeko 11.00etan EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako ikasleak hitzordu bat zeukaten Etorkizulan emanaldiarekin, Areto Nagusian. Bertan, lan munduari buruzko hitzaldia emango zieten.

Bi bide eman zizkieten aukeratzeko; infernuarena eta zeruarena. Infernuak, enpresa publikoen eta askatasunaren bidea adierazten zuen. Zeruak, aldiz, enpresa pribatuen eta askatasun ezarena. Bakoitzak bere bidea aukeratutakoan, infernuko bidetik joan zirenak, beraien kontratua sinatu eta zegozkien maskarak eta zintak jantzi zituzten. Ondoren, Kitez eta bere laguntzaileen ongietorriaz gozatzeko.

Ongietorriaz gozatzen zeudela, infernuko bidea aukeratu zutenak, Kitez infernuko pertsonaiaren eta Helena zerutiarraren arteko muxuaren lekuko izan ziren. Eta baita ere, infernuko eta zeruko beste pertsonaien haserrearena. Hau ikustean, Helenak alde egin zuen eta honen atzetik Ketizek.

Talde biak Ketiz eta Helenaren bila abiatu, eta batera aurkitu zituzten. Momentu hartan, emakume zerutiar batek, zeruko bidea aukeratu zuen partehartzaile baten laguntzaz Ketiz hiltzen sahiatu zen baina ez zuen lortu. Kea eta musika bitarteko zirela, infernukoen taldea gutxinaka lau pertsonaz osatutako taldeetan zatitzen hasi zen, Helena aurkitzeko.

Lau pertsonaz osatutako infernuko talde bat, xamana Italiar batekin elkartu zen. Honek, oihal batekin begiak estali zizkien eta gela batean sartu. Bertan, munduaren sorrerari, eta mundua osatzen duten elementuei buruzko kondaira bat kontatu zieten italieraz. Izendatzen zituen elementu batzuk, ikasleei eskuetara emanez.

Kondairarekin bukatutakoan, begietan zeukaten oihala kendu eta xamanak gela handi batera eraman zituen, beste ikasle guztiekin elkartzeko. Ikasle guztien erdian, Helena ageri zen zintzilik, erdi hilik, eta haren aurrean Ketiz. Honek, Helena berpizteko laguntza eskatu zien ikasle guztiei, eta ikasleek txaloak, ahotsa, eta oinak erabiliz, pertsonaia baten gidaritzapean, Helena berpizten lagundu zioten.

Helenak esnatzean, bigarren aukera bat proposatu zion Ketizi.

Euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien dutenak

Miren ARRIETA
Espainiako estatuko  unibertsitate-sistema aintzat hartuta, euskal unibertsitateak dira masifikazio  gutxien dutenak. Eroski Consumer-ek urtero bezala ,eguneratu egin du unibertsitateen gida praktikoa eta aurtengo datuak bildu ditu.
EROSKI CONSUMER-ek ere, Ikerkuntza-jardunik oparoena duten unibertsitateen datuak, zein unibertsitatek  dituen ordenagailu gehiago ikasleko datuen berri eman dute.  Lehen ikasturteko matrikulen artean alde  handiak  egon direla aztertu, eta zein unibertsitateetan dauden master ofizial gehiago ere ikertu dute.
            Euskal unibertsitateen artean, EHUk eta eta Nafarroako unibertsitateak daukate ikerkuntza-jardunik oparoena. Administrazio eta zerbitzuetako Langileei dagokionez (AZL), Mondragon eta Euskal Herriko unibertsitateak daukate langilerik gutxien, nahiz eta horien lana funtsezkoa izan unibertsitatea ondo funtzionatzeko.
Euskal unibertsitateak  dira masifikazio gutxien dutenak. Irakasle bakoitzari zenbat ikasle dagozkion kalkulatuz jakiten da.  Euskal unibertsitateetan  8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko. EHUk, 7,9 ikasle daude, Mondragon unibertsitatean 7,8 eta  Nafarroako unibertsitate publikoan 8,5. Nafarroako unibertsitateak gainditu egin du estatuko bataz besteko orokorra, 13 ikasle daudelarik irakasle bakoitzeko.
Unibertsitateak  ordenagailuz nola hornituta dauden ere aztertu dute. Deustu eta Mondragon unibertsitateak nabarmendu dira, ordenagailu bana dutelarik hiru ikasleko.  EHUn egoera ez da hain ona;  9eta 12 ikasleren artean banatu behar dute ordenagailu bakoitza. Nabarmentzekoa da, Mondragon unibertsitateak enpresa arloarekin daukan lotura, 600 enpresekin dituelarik  ikastaldi- hitzarmenak. Hona hemen datu gehiago:
Deustuko unibertsitateak 500 enpresekin du hitzarmena, 488 Eusak herriko unibertsitateak. Nafarrroako eta nafarroako unibertsitate publikoak 3000 eta 353 enpresekin dute hitzarmena, besteak beste.
Lehen ikasturteko matrikulan alde handiak egon daitezkeela ikertu dute estatuko unibertsitate batetik bestera.
76 unibertsitateek eskaintzen dituzte 2.564 master ofizialak egiteko aukera. Master horiek, bataz beste, 1.750 euro balio dute. Autonomia erkidegoei dagokionez, Kataluniak, Madrilek eta Andaluziak dituzte eskaintzarik ugarienak master ofizialetan. 500 titulu baino gehiago aukeran dituzte. 20 master ofizial besterik ez dituzte eskaintzen Gaztela Mantxan eta Errioxan.

Euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien daukatenak

ARRIZUBIETA Iraitz

EROSKI CONSUMERek arigitaratutako Unibertsitateen Gida Praktikoan, Espainiako Estatuko unibertsitaeen masifikazioa, unibertsitateen titulazio desberdinak eta zemat master ofizial eskaintzen dituen adierazi du.
Ikasgela bakoitzean dagoen masifikazioa jakiteko, irakasle bakoitzari zenbat ikasle dagozkion kalkulatzen da. Honi jarraituz, Espainiako Estatuko unibertsitate-sistema kontuan izanik, euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien daukatenak.

Ikerkuntza- jardunari dagokionez, Euskal Unibertsitateen artean, EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak daukate oparoena. 2010. urtean 572 doktore-tesi defendatu ziren euskal unibertsitateetan; horietatik 321 EHUn egin dira eta 182 Nafarroako Unibertsitatean. Administrazio eta Zerbitzuetako Langile gutxien daukaten unibertsitateak, berriz, Mondragon Unibertsitatea eta EHU dira.

Gida horretan, Unibertsitateak ordenagailuz nola horinutat duaden ere aztertu da. Atal honetan, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea nabarmendu dira; ordenagailu bat eskaintzen baitute hiru ikasleko. Aldiz, EHUn, Nafarroako Unibertsitatean, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan egoera oso desberdina da, ordenagailu bat eskaintzen baita 9 eta 12 ikasleren artean. 

Mondragon Unibertsitateak ikastaldi-hitzarmenak eginda dauzka 600 enpresa desberdinekin. Bestalde, Europako esparrura egokitutako 200 gradu baino  gehiago eskaintzen dituzte bost euskal unibertsitaeek, nahiz eta euskal unibertsitateek, nahiz eta Euskal Herriko Unibertsitateek dauzkan gehien. 

Master ofizialen eskaintza aztertuta, EHUk dauka eskaintzarik osatuena. Deustun eta Nafarroako Unibertsitatean, hogeita hamar dauzkate, hogei Nafarroako Unibertsitatean, eta hamar Mondragon Unibertsitatean.
Unibertsitate bakoitzeko ikasle kopurua

Egindako ikerketen arabera, matrikulen prezioak ere aldatu egiten dira Estatuko unibertsitate batetik bestera. Arkitekturako lehen ikasturtea, Granadako eta Sevillako unibertsitaeetan 776 euros kostatzen da, baina IE Segoviako Unibertsitatean 18.000 euroraino igotzen  da.
Odontologiako karrerari deritzonez, Granadako eta Sevillako unibertsitateetan (unibertsitaterik merkeenetan) 776 eurokoa da. Garestiena berriz, Madrilgo Europar Unibertsitatean 15.600 eurokoa da. 
Hain teknikoak edo esperimentalak ez diren graduetan ere, prezioen artean desberdintasunak ikus daitezke. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza gradua 556 euro kostatzen da Tenerifeko La Laguna Unibertsitatean, eta IE Segoviako Unibertsitatean, aldiz, 18.000 euro behar dira ikasketa horiek burutzeko.
1. urtearen prezioa, batez beste

lunes, 7 de noviembre de 2011

Euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien daukatenak

                                                                                                                                               ARRIZUBIETA Iraitz
EROSKI CONSUMERek arigitaratutako Unibertsitateen Gida Praktikoan, Espainiako Estatuko unibnertsitaeen masifikazioa, unibertsitateen titulazio desberdinak eta zemat master ofizial eskaintzen dituen adierazi du.
Ikasgela bakoitzean dagoen masifikazioa jakiteko, irakasle bakoitzari zenbat ikasle dagozkion kalkulatzen da. Honi jarraituz, Espainiako Estatuko unibertsitate-sistema kontuan izanik, euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien daukatenak.

Unibertsitateko ikasle kopurua