lunes, 14 de noviembre de 2011

EHUk Etorkizulan programa aurkeztu du hirugarren urtez

Programaren helburua ikasleen artean izaera ekintzailea bultzatzea da

Miren ARRIETA
EHUk hirugarren urtez, Bizkaiko Campuseko ikasleen artean izaera ekintzailea piztera zuzenduta dagoen Etorkizulan ekimen aurrelaria aurkezten du.

            UPV/EHU-ko ikasle guztietara zuzenduta dago programa. Partaidetzan eta ezustekoan oinarrituta dauden antzerki zatien antzezpenean datza programak.  Ikasleek euren etorkizuneko lana zehaztuko duten zenbait erabaki estrategiko hartzen joango dira.
           
“Zure etorkizuneko lana aukeratzen ausartu zaitez” izena du antzerkiak. Leioako Campuseko Areto Nagusian, azaroaren 2tik 8ra bitartean egongo da  ikusteko aukera.  Egunero 4 emanaldi eskainiko dira, 10:00etatik 13:00 etara bitartean. Emanaldiak elebidunak izango dira.

Aurreko urtean bezala, ikasleek, antolatu diren sare sozialen eta blogaren bidez, informazioa jaso, euren esperientziak partekatu, lehiaketetan parte hartu edota jarduerari buruzko ikus-entzunezko proiekzioak ikusi ahal izango dute. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario