domingo, 13 de noviembre de 2011

Infernua Leioako Campuseko Areto Nagusian

ARRIZUBIETA Iraitz

Azaroaren 7an, goizeko 11.00etan EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako ikasleak hitzordu bat zeukaten Etorkizulan emanaldiarekin, Areto Nagusian. Bertan, lan munduari buruzko hitzaldia emango zieten.

Bi bide eman zizkieten aukeratzeko; infernuarena eta zeruarena. Infernuak, enpresa publikoen eta askatasunaren bidea adierazten zuen. Zeruak, aldiz, enpresa pribatuen eta askatasun ezarena. Bakoitzak bere bidea aukeratutakoan, infernuko bidetik joan zirenak, beraien kontratua sinatu eta zegozkien maskarak eta zintak jantzi zituzten. Ondoren, Kitez eta bere laguntzaileen ongietorriaz gozatzeko.

Ongietorriaz gozatzen zeudela, infernuko bidea aukeratu zutenak, Kitez infernuko pertsonaiaren eta Helena zerutiarraren arteko muxuaren lekuko izan ziren. Eta baita ere, infernuko eta zeruko beste pertsonaien haserrearena. Hau ikustean, Helenak alde egin zuen eta honen atzetik Ketizek.

Talde biak Ketiz eta Helenaren bila abiatu, eta batera aurkitu zituzten. Momentu hartan, emakume zerutiar batek, zeruko bidea aukeratu zuen partehartzaile baten laguntzaz Ketiz hiltzen sahiatu zen baina ez zuen lortu. Kea eta musika bitarteko zirela, infernukoen taldea gutxinaka lau pertsonaz osatutako taldeetan zatitzen hasi zen, Helena aurkitzeko.

Lau pertsonaz osatutako infernuko talde bat, xamana Italiar batekin elkartu zen. Honek, oihal batekin begiak estali zizkien eta gela batean sartu. Bertan, munduaren sorrerari, eta mundua osatzen duten elementuei buruzko kondaira bat kontatu zieten italieraz. Izendatzen zituen elementu batzuk, ikasleei eskuetara emanez.

Kondairarekin bukatutakoan, begietan zeukaten oihala kendu eta xamanak gela handi batera eraman zituen, beste ikasle guztiekin elkartzeko. Ikasle guztien erdian, Helena ageri zen zintzilik, erdi hilik, eta haren aurrean Ketiz. Honek, Helena berpizteko laguntza eskatu zien ikasle guztiei, eta ikasleek txaloak, ahotsa, eta oinak erabiliz, pertsonaia baten gidaritzapean, Helena berpizten lagundu zioten.

Helenak esnatzean, bigarren aukera bat proposatu zion Ketizi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario