ARRIZUBIETA Iraitz
EROSKI CONSUMERek arigitaratutako Unibertsitateen Gida Praktikoan, Espainiako Estatuko unibertsitaeen masifikazioa, unibertsitateen titulazio desberdinak eta zemat master ofizial eskaintzen dituen adierazi du.
Ikasgela bakoitzean dagoen masifikazioa jakiteko, irakasle bakoitzari zenbat ikasle dagozkion kalkulatzen da. Honi jarraituz, Espainiako Estatuko unibertsitate-sistema kontuan izanik, euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien daukatenak.
Ikerkuntza- jardunari dagokionez, Euskal Unibertsitateen artean, EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak daukate oparoena. 2010. urtean 572 doktore-tesi defendatu ziren euskal unibertsitateetan; horietatik 321 EHUn egin dira eta 182 Nafarroako Unibertsitatean. Administrazio eta Zerbitzuetako Langile gutxien daukaten unibertsitateak, berriz, Mondragon Unibertsitatea eta EHU dira.
Gida horretan, Unibertsitateak ordenagailuz nola horinutat duaden ere aztertu da. Atal honetan, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea nabarmendu dira; ordenagailu bat eskaintzen baitute hiru ikasleko. Aldiz, EHUn, Nafarroako Unibertsitatean, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan egoera oso desberdina da, ordenagailu bat eskaintzen baita 9 eta 12 ikasleren artean.
Mondragon Unibertsitateak ikastaldi-hitzarmenak eginda dauzka 600 enpresa desberdinekin. Bestalde, Europako esparrura egokitutako 200 gradu baino gehiago eskaintzen dituzte bost euskal unibertsitaeek, nahiz eta euskal unibertsitateek, nahiz eta Euskal Herriko Unibertsitateek dauzkan gehien.
Master ofizialen eskaintza aztertuta, EHUk dauka eskaintzarik osatuena. Deustun eta Nafarroako Unibertsitatean, hogeita hamar dauzkate, hogei Nafarroako Unibertsitatean, eta hamar Mondragon Unibertsitatean.
Unibertsitate bakoitzeko ikasle kopurua |
Egindako ikerketen arabera, matrikulen prezioak ere aldatu egiten dira Estatuko unibertsitate batetik bestera. Arkitekturako lehen ikasturtea, Granadako eta Sevillako unibertsitaeetan 776 euros kostatzen da, baina IE Segoviako Unibertsitatean 18.000 euroraino igotzen da.
Odontologiako karrerari deritzonez, Granadako eta Sevillako unibertsitateetan (unibertsitaterik merkeenetan) 776 eurokoa da. Garestiena berriz, Madrilgo Europar Unibertsitatean 15.600 eurokoa da.
Hain teknikoak edo esperimentalak ez diren graduetan ere, prezioen artean desberdintasunak ikus daitezke. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza gradua 556 euro kostatzen da Tenerifeko La Laguna Unibertsitatean, eta IE Segoviako Unibertsitatean, aldiz, 18.000 euro behar dira ikasketa horiek burutzeko.
1. urtearen prezioa, batez beste |
No hay comentarios:
Publicar un comentario