Miren ARRIETA
Donostiako euskarazko udal patronatuak bere twitter kontuan adierazi duenez, Behobia- Donostia lasterketan euskara entzuten zen ikusleen artean korrikalariak animatzeko unean.

Donostiako euskarazko udal patronatuak, Nik ere euskaraz, guk ere euskaraz leloarekin kanpaina jarri du abian, gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko. Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna .
Euskara Iruditan kanpaina ere jarri du martxan. Norberak bere irudia, webgunean kargatu dezake modu errazean. Irudiak zuretzat euskararekin lotzen duen esanahi berezi bat izan behar du. Irudiarekin batera, testua (103 karaktere gehienez) agertzea da baldintza bakarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario