domingo, 13 de noviembre de 2011

Euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien dutenak


Miren ARRIETA
Espainiako estatuko  unibertsitate-sistema aintzat hartuta, euskal unibertsitateak dira masifikazio  gutxien dutenak. Eroski Consumer-ek urtero bezala ,eguneratu egin du unibertsitateen gida praktikoa eta aurtengo datuak bildu ditu.
EROSKI CONSUMER-ek ere, Ikerkuntza-jardunik oparoena duten unibertsitateen datuak, zein unibertsitatek  dituen ordenagailu gehiago ikasleko datuen berri eman dute.  Lehen ikasturteko matrikulen artean alde  handiak  egon direla aztertu, eta zein unibertsitateetan dauden master ofizial gehiago ere ikertu dute.
            Euskal unibertsitateen artean, EHUk eta eta Nafarroako unibertsitateak daukate ikerkuntza-jardunik oparoena. Administrazio eta zerbitzuetako Langileei dagokionez (AZL), Mondragon eta Euskal Herriko unibertsitateak daukate langilerik gutxien, nahiz eta horien lana funtsezkoa izan unibertsitatea ondo funtzionatzeko.
Euskal unibertsitateak  dira masifikazio gutxien dutenak. Irakasle bakoitzari zenbat ikasle dagozkion kalkulatuz jakiten da.  Euskal unibertsitateetan  8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko. EHUk, 7,9 ikasle daude, Mondragon unibertsitatean 7,8 eta  Nafarroako unibertsitate publikoan 8,5. Nafarroako unibertsitateak gainditu egin du estatuko bataz besteko orokorra, 13 ikasle daudelarik irakasle bakoitzeko.
Unibertsitateak  ordenagailuz nola hornituta dauden ere aztertu dute. Deustu eta Mondragon unibertsitateak nabarmendu dira, ordenagailu bana dutelarik hiru ikasleko.  EHUn egoera ez da hain ona;  9eta 12 ikasleren artean banatu behar dute ordenagailu bakoitza. Nabarmentzekoa da, Mondragon unibertsitateak enpresa arloarekin daukan lotura, 600 enpresekin dituelarik  ikastaldi- hitzarmenak. Hona hemen datu gehiago:
Deustuko unibertsitateak 500 enpresekin du hitzarmena, 488 Eusak herriko unibertsitateak. Nafarrroako eta nafarroako unibertsitate publikoak 3000 eta 353 enpresekin dute hitzarmena, besteak beste.
Lehen ikasturteko matrikulan alde handiak egon daitezkeela ikertu dute estatuko unibertsitate batetik bestera.
76 unibertsitateek eskaintzen dituzte 2.564 master ofizialak egiteko aukera. Master horiek, bataz beste, 1.750 euro balio dute. Autonomia erkidegoei dagokionez, Kataluniak, Madrilek eta Andaluziak dituzte eskaintzarik ugarienak master ofizialetan. 500 titulu baino gehiago aukeran dituzte. 20 master ofizial besterik ez dituzte eskaintzen Gaztela Mantxan eta Errioxan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario