viernes, 23 de diciembre de 2011

"Ikuslea kriterioengatik baino promozioarengatik mugitzen da"

Iñigo Aranbarri, Aktorea

Iñigo Aranbarri (Azkoitia, 1983) aktore gizpuzkoar honek atzerkian eman zituen lehenengo urratsak. Ondoren, Goenkale eta Pilotarin aritu zen. Orain, Gure bide galduak atzezlana aurkezten ari da. Utopia, amets eta desenkatuari buruzko kontakizuna da. Franco hil ondorengo lehengo urteak mundua benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia hartzen du abiapuntutzat.

1. Noiz hasi ziñen aktoretza munduan?
Orain dela zortzi urte, ikasketekin gustora ez eta zerbaiten bila. atzerkiarekin egin nuen topo.

2. Nolako esperientzia izan zen Goenkalen eta Pilotarin lan egitea? 
Esperientzia ona. Oso azkar egiten da lan eta baita produzitu ere. Ez da produktua mimatzen. Hala ere antzezteko beste  joku mota bat da.   

3. Orain antzerkian zebiltza, zer moduz
Oso gustora. Lagun batzuek obra honetan inbolukratzea proposatu zidaten eta talde lana oinarri hartuta sortu dugu. Aktore eta sortazilea izatea oso polita da.

4. Atzerkia edo telebista, zer nahiago duzu?
Hau da hau galdera originala. Nik betikoa erantzugo dut. Oso desberdinak dira. Batak lasaitasun  ekonomikoa ematen du eta lana egiteko modu komodo bat ( nahiz eta lan asko egin). Antzerkiak bere aldetik, niretzat bizi gehiago du. Jendea bertan dago, guk montatzen dugu lana, guk jaso eta  jendearen erreakzioa gertutik ezagutu.

5. Zineman lan egitea gustatuko litzaizuke?
Bai. Zinea probatu nahiko nuke. Gestu sutil batek kamara aurrean hartzen duen indarra jolas ederra da. Gainera, produktu hau mimatzen da.

6. Zein aktore duzu gogokoen? 
Jende askok egiten du lan ondo. Antzerkiko nire      taldeko Ainara Gurrutxagaren jolasteko abilidadea  eta Miren Alkalak lana argi eta garbi egiteko duen modua gustatzen zaizkit. Baita " Inglourious Basterds"
Tarantinoren azkenekoan Koronel Aleman batena egiten zuen aktore hau; Christoph Waltza izena
duena, oso ona iruditu zitzaiadan.

7. Nola ikusten duzu euskal aktoreen egoera? Ba al dago mundu honetan?
Lan gutxi dago.  Mundu honetatik bizi ahal izateko lana sortu behar da. Obra berriak egin eta  salatzen asmatu behar da. Ez nago edozer saltzekoarekin ados. Azken batean herri kultura  sortzen ari gara eta kontzientziarekin jokatu behar da. Hau da, jendeari gure baloreen arabera  gauzak azaldu.


8. Etorkizunera, Madrilen ikusten zara?
Ez dut uste. Madrilera joateko arriskatu egin behar da, gaizki pasatu, pazientzia izan eta prostitu ere   zenbait kasutan ( marka komertzialen anuntzioak eginez) ta ez dakit horretarako prest nagoen.  Hala  ere, polita izango zen Madilen lan batek irten didala eta hara joan beharra eukitzea, gustokoa dudalako lana. Ia pelikula  on bat den....

9. Nola ikusten duzu  Euskal Herriko publikoa?
Jendea kriterioengatik baño promozioarengatik mugitzen da. Saltzaile ona baldin bazara, jendea azalduko  da. Hori baino selektiboagoa behar genuke izan. Aurpegi ezagunen arabera solik mugitzeari utzi. atzerkia  zer den ezagutu behar herriak, herri kulturaren parte izan dadin. Horretako asko asko ikusi behar da   antzerkia. Zenbat aldiz joan gara bizitzan antzerkia ikustera? Hamar alditik gora oso pertsona gutxi....
Euskaldunok antzerkia egiteko moduan ikertu behar dugu. Bertako jendea gauzak egiteko modu batzuekin identifikatuta sentitzeko. Erreferentziak sortu ondoren eraberritzen jarraitzeko.Oinarria da egin beharrekoa, publikoa parte hartzera animatuz. Publikoa ezinbestekoa da antzerkia herri-kultura kontsideratu ahal  izateko.


jueves, 22 de diciembre de 2011

Barçak Real Madrid menperatzen du Santiago Bernabeuen

Barçak berriro ere BBVA Liga zirraragarria bueltatu digu. Gauzak gero eta estuagoak daude Real Madrid eta Barçaren artean, Barçak 3-1 irabazi ondoren Real Madriden aurka.





Real Madriden hasiera ikaragarria izan zen lehelengo minutuan Barçak lehen gola sufritu behar izan zuen, baina hori ez zen izan Barça geldiarazteko arrazoia, Barçak barruan zuen indarra atera eta gero eta hobeago jolasten hasi zen.

Real Madrilek 15 partidu zeramatzan galdu gabe, baina orduan motelago zegoen Barça iritsi eta beraiekin zeuden zalantza eta hizkeri guztiak alde batera utzita aho guztiak itzi zituzten Real Madridi irabazita. Guardiolaren taldeeak bere jolaz bateratuarekin, Madrilen presioari eutsi zioten partido osoan zehar eta Benzemaren gola jaso ondoren berdinketaren remedioa aurkitu zuten Alexisen laguntzarekin.

Bigarren gola Xabirena izan zen, Marcelorekin eta postearekin topatu ondoren baloia barrura botaz. Hirugarrena Cescena izan zen, justu Real Madridek partiduko minutu oberenak jolastu zituenean.

Benzemak Bernabeu pizten du
Benzemak zurien ilusioak piztu zituen lehen gola lehen minutuan sartu zuenean, baina merengeek ezin zuten partiduaren amaiera horrela bukatuko zela imaginatu ere ez. Benzemaren gola lehenengo 23 segunduetan izan zen, Valdesen akatsaren ondorioz.

“Dantza eta unibertsitatea nire pasioak dira”


Ainara ARKOTXA

Iñaki Goirizelaia zaletasun askoko errektorea, bizitza osoa ibili da bere helburuak eskuratzeko lanean gaur egun daukana lortzeko. Euskarari garrantzi handia ematen dio unibertsitatean eta bere eguneroko bizitzan eta hori bere errektoretzan garrantzi handiko faktorea izan da.

Iñaki Goirizelaia 1958an Bilbon jaio zen arren, gaur egun Marurin bizi da. Ingeniaritza telematikoan katedraduna da , unibertsitatean jardun zen irakasle bezala 1993arte minbizi batengatik bi urtez lana utzi egin behar izan zuelako. Bi urte geroago lanera itzuli zen,  Bizkaiko kanpuseko errektore ordea izan zen eta 2009an EHUko errektorea izatea lortu zuen Marisol Esteban aurkaria gailenduta.

1.- Karrera bukatutakoan Unibertsitatean hasi zinen lanean bizitza osoa EHUri lotuta egon zara, zein izan da zure bizimodua bertan?

Unibertsitatea maite dut. Niretzat unibertsitatean lan egitea opari bat da. Irakastea gustatzen zait, ikertzea gustatzen zait eta gainera, ikerketaren ondorioz sortzen dugun ezagutza gizarteari ematea unibertsitateko irakasle batentzat munduko gauzarik politena da.
Nire kasuan gainera errektorea izatera heldu naiz; UPV/EHUko irakasle batentzat ohorerik handiena da hori.

2.- Erreza izan da unibertsitateko lana kanpoko bizitzarekin bat etortzea? 

Edozein irakaslerentzat baietz esango nuke baina nire kasua desberdina da. Errektorea izanda konpromiso asko dauzkat eta ez daukat ordutegirik.

3.- Bi urte daramatzazu errektore bezala, gogorra izan da?

Batzuetan bai da gogorra, baina nire ustez intentsua ere izan da. Ez naiz damutzen, pena merezi duela uste dut.

4.-Zergatik erabaki zenuen errektoretzara aurkeztea? Aurkeztu baino lehen familiarekin hitz egin ahal zenuen?

Unibertsitatea da etorkizunaren atea; askotan esan dut unibertsitate barik ez dagoela etorkizunik. Horregatik hartu nuen erabaki hori. Etorkizuneko unibertsitatea eraikitzeko proiektu bat neukan eta proiektu hori gauzatzea nire lehentasuna zen une hartan. Erronka itzela zen eta da. 
Bai, erabakia hartu baino lehen familiarekin hitz egin nuen.

5.- Zure errektore lanetan euskarari zelako garrantzia emango diozu?

Errektorea aukeratzeko hauteskundeetara aurkeztu ginenean, “Hamaika egitasmo … eta proiektu on bat aurrera egiteko” dokumentua izan zen gure aurkezpen-txartela. Agiri horretan argi islatu genuen unibertsitate-bizitzako alor guztietan euskararen alde egiten dugun apustua, eta eremu bakoitzerako egitasmo zehatzak aurkeztu genituen. Orain, eguneroko jardunean, egitasmo horiek betetzen ahalegintzen gara, eta esango nuke orain arte ondo goazela.



6.-Karrera askotan oraindik euskarazko materiala eskasa dela da ikasle askoren kezka. Nola konponduko da hori?

Hiru egitasmo  nagusi ditugu euskarazko unibertsitate-testuen kopurua areagotzeko eta kalitatea hobetzeko. Batetik, “hizkuntza-orrazketa” deitzen dugun egitasmoan, euskaraz irakasten duten irakasleei hizkuntza-zerbitzua eskaintzen zaie, beren apunteak hobetzen laguntzeko. Bigarrenik, “sare-argitalpenak” egitasmoa deiturikoan, ikasmaterialen hizkuntza hobetzen saiatzen gara eta Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordetzaren webgunean argitaratzen dira.  Eta hirugarrenik, “testuliburuen itzulpena” ekimenean, testuliburuak euskaratzen dira, euskaraz gaur beste inork eskaintzen ez duen berme-zerbitzuarekin. Horrez gain, jakina, beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditugu irakasleen hizkuntza-prestakuntza hobetzeko, eta horiek ere, azkenean, euskarazko material gehiago eta hobea izaten laguntzen dute.  

7.- Euskararen Plan Gidaria abian jarri da. Zertan datza plana?

UPV/EHUko Euskararen Plan Gidaria 2007an onartu zen eta 2012ra arteko hizkuntza-politikaren helburuak, estrategiak eta ekimenak zehazten ditu, unibertsitateko alor guztietarako: administrazioa eta zerbitzuak, irakaskuntza-eskaintza, ikasmaterialgintza, prestakuntza linguistikoa, ikerketa eta zabalkundea, eta erabilera. Plan ausarta da eta, aldi berean, egingarria.


8.- Boloniako plana martxan jarri berria da oraingo ikasturtean. Zelan doa dena?

Nik esango nuke ondo doala. Hasiera guztiak izaten dira konplikatuak, baina irakasleei eta ikasleei esker gradu berri guztiak martxan daude eta horrekin pozik gaude. Gradu berrien balorazioa egiteko oraindik goiz da. Urte batzuk pasatu arte itxaron beharko dugu .

9.- Gu kazetaritza, publizitate eta ikus entzunezko bigarren kurtsoko ikasleak gara, eta Boloniak, ikasleen partaidetza bultzatu nahi duelako ustean gaude. Hori ezin hobeto erakusteko aldizkari bat jarri dugu martxan, Kapuko Aldizkaria. Komunikazioaren arloan erabat murgildu nahi dugun ikasleak gara eta ikasten ari garena praktikan jartzea dugu helburu. Zerbait entzunda ahal zenuen aldizkari berri honi buruz?

Ba ez, entzun barik nuen. Baina zuk galderan esaten duzun bezala, aldizkari bat sortzea oso ideia ona da, batez ere, zuen formazioa hobetzeko.

10.- Ikasleok Kapuko Aldizkaria aurrera eramateko EHUren laguntza izango dugu? Errektorea aldizkarira harpidetzea espero dugu, noski.

Ondo, hori egina dago. EHUren eta nire laguntza dudarik gabe izango duzue.

11.-Iñaki Goirizelaia gertuagotik ezagutu nahi dugu.Zeintzuk dira errektorearen  zaletasunak?

Kirolak gustatzen zaizkit baina nire benetako zaletasuna dantza da. Euskal dantzak, dantza klasikoa, dantza garaikidea …. dantza mota guztiak maite ditut.

12.- Liburuak ere idatzi dituzu zaletasuna ala lana?

Idatzi dudana testu liburua izan da. Euskaraz idatzi dut eta nire ikasleek erabiltzen dute. Testu liburuak euskaraz egitea garrantzia handikoa da eta horregatik egin nuen liburu hori. Euskararen normalizaziorako euskara unibertsitate-hizkuntza bihurtzea oso garrantzitsua da. Holako liburuek asko laguntzen dute helburu hori lortzeko. Bide horretan gure unibertsitateak lan handia egin du azken 30 urte hauetan,  euskarari ekarpen garrantzitsua eginez.

13.-Badakigu Mungiako dantza taldeko zuzendaria zarela, zer da zailago EHU ala dantza taldeko gazteak zuzentzea?

Dantza eta unibertsitatea nire pasioak dira eta biak ahalik eta ondoen egiten ahalegintzen naiz. UPV/EHU kudeatzea ez da lan erraza, baina oso gustura egiten dut. Dantza taldea zuzentzea errazagoa dela esango nuke, baina dantza emanaldiak prestatzea, dantza berriak sortzea eta erakustea, musikariak eta dantzariak zuzentzea eta koordinatzea … batzuetan ere konplikatua da. Baina, unibertsitateak eta dantza taldeak gauza on bat daukate niretzat: bietan pertsona gazteak daude. Horrek laguntzen nau gazteen pentsamendua eta bizi modua gertutik ezagutzeko.





lunes, 19 de diciembre de 2011

Bartzelona garaile klasiko handian

Lehengo jokaldian 1-0koa jarri dute zuriek, hala ere Bartzelona taldeak garaipena eskuratu du, Real  Mdrili hiru gol sarturik. Bigarren zatian Guardiolaren taldea nagusi izan da zelaian.

Bartzelonak hiru puntu eskuratu ditu Santiago Bernabeun jokatutako kalsikoan. 1-3koa izan da partidaren emaitza. 1-0ekoa aurreneko jokaldi baten ostean iritsi da, hala ere Alexisek berdinketa lortu du 29.minutuan. Xavik 52.minutuan lortu du 1-2koa eta azkenekoa  Cesc Fabregasek egin du 65.minutuan.

Aurreneko jokaldian etorri da  Real Madrilen gola. Victor Valdesek hutsegite larri bat egin, Di Mariari baloia emanez eta Bezemak aldaratze hori aprobetxatu du markagailuan 1-0koa jartzeko. Mourinhoren taldea lehenengo minutuetan ondo ariru den arren, Bartzelonak erakustaldia eman du partidan.

Pixkanaka blaugranak nagusitzen joan dira eta 29.minutuan Alesixek  1-1koa jarri du markagailuan. Gola Messiren jokaldi  baten ostean etorri da. Alesixek Casillas ondo gaindituko duelarik buruz burukoan. atsedenaldira, berdinketarekin iritsi dira.

Atsedenaldiaren ostean, Bartzelona izan da nagusi. 7.minutuan Xavik 1-2koa jarri du markagailuan. Erdilariaren jaurtiketa Marcelok desbideratu eta baloia sare barrura joan da.

Real madrilek izan ditu partida berdintzeko aukerak, baina ez dute gola sartzen asmatu. Neurketako 65. minutuan Bartzelonak 1-3koa jarri du markagailuan. Dani Alvesek erdiraketa bikaina jarri du eta Cesc Fabregasek ez du aukera galdu.

Azken emaitza 1-3koa izan da eta Kataluniako taldeak hiru  puntu garrantzitsu lortu ditu.


Hemen dituzue, partidako golak:

p.pol'0l0

dfhñig`¡h`
¡'pñ'ñ

p.pol'0l0

Bartzelona garaile klasiko handian

ñp.opkl0o',¡
'p0l0o'l

Bartzelona klasikoaren garaile


 Iraitz ARRIZUBIETA
Larunbata, gaueko 22:00 dira Santiago Bernabeun. Aurrez aurre daude BBVA Ligako Klasikoa jokatzeko, Guardiolaren Bartzelona FC eta Mourinhoren Real Madril. Morinhoren taldeak hiru puntuko abantaila dauka eta Bartzelona baino partidu bat gutxiago jokatu du. Bartzelona FC, garaile izan da bigarren zatian, 1-3 jarriz markagailuan. Benzemak, 1-0 lortu du, aurreneko jokaldian, baina Alexisek markagailua berdindu du 29. minutuan. 52. Minutuan, Xavik 1-2koa lortu du eta garaile egin dituen 1-3koa Fabregasek egin du 65.minutuan.

Real Madrilek aurreneko jokaldian lortu du lehenengo gola, Benzemaren eskutik. Guardiolaren taldeak erasoan jarraitu duen arren, zuriak gogor defendatu dira. Horrela. 6. minutuan, Messiren saiakera desbideratu du Casillasek.
22. minutuan, Xavi falta jaurtiketaz sahiatu da, baina berriz ere, Real Madrileko atezainak, jaurtiketa desbideratu du. Bi minutu beranduago, Cristiano Ronaldok aukera izugarria izan du, baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Partiduak aurrera egiten zuen heinean, talde katalana nagusitzen joan da, 29. minutuan Alexisek markagailuan 1-1 jarri duen arte.  

Bigarren zatian, Bartzelona izan da zelaian jaun eta jabe, eta horren adibide izan da, 7. minutuan, Xavik markgailuan jarri duen 1-2koa. Hirugarrena lortzeko ere, izugarrizko aukera izan dute katalanek, baina Alesixen sahiakera gelditu du Casillasek 16. minutuan. Hiru minutu beranduago, Cristianok berriz ere aukera izan du, baina bere errematea kanpora joan da, lehen bezala oso desbideratuta.
65. minutuan Bartzelonak 1-3 jarri du markagailuan. Dani Alvesek erdiratu eta eta Cesc Fabregasek sare barrura bidali du baloia erremate ederrarekin.83. minutuan, Kakak gola sartzeko aukera izan du, baina Valdesek kornerrera desbideratu dio baloia.
Partidua amaitu da, eta markagailua 1-3an geratu da. Honela, Bartzelona FCek, hiru puntu garrantzitsu lortu ditu.
Kakak gol aukera garbia izan du partidako 83. minutuan, baina jokalari brasildarraren saiakera Valdesek kornerrera desbideratu du. Horrela, azken emaitza 1-3koa izan da eta Kataluniako taldeak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu aurkari zuzenaren etxean.

domingo, 11 de diciembre de 2011

Aittitta Txiki kultur taldea, herritik, gazteen bihotzera

Iraitz ARRIZUBIETA

Aittitta Txiki kultur taldea duela 28 urte sortu zuen Jose Migel Meabek. Jose Migelek gaztetxoenak aspertzen zirela ikusita, beraiekin ekintza desberdinak egitea pentsatu zuen. Berak bakarrik ume guzti haiekin ezin zuela ikusita, gaztetxoen gurasoek laguntzea erabaki zuten. Nekane Kortabitarte gurasoak dioenez, talde hau sortu baino lehen, beraien herrian ez zegoen mugimendu askorik. Eta gehitu du, talde hau sortu zenetik ume eta gazteentzak ekintzak daudela. "Talde honek herria martxan jartzen du” esan du guraso lekeitiarrak. Egun, ume haiek 27 urte dauzkate eta batzuk taldearen dinamikan guztiz integratuak daude.




Lehenengo urteetan, Aittitta Txiki taldeak herrian zeuden ekintzetan, inguruko herrietako jaietako ekintzetan eta mendiko irteeretan hartzen zuen parte. Baina urteak aurrera, ekintzetan parte hartzea ez zela nahikoa pentsatu, eta beraien ekintza propioak antolatzen hasi ziren. Egun, ekintza soziokulturalak proposatu eta antolatzen dituzte.
Hasiera batean, ekintza gehienak ludikoak ziren, eta taldeak giza-arazoen bideta hartzea erabaki zuen. Gaur egun, HIESAri buruzko jardunak, kale antzerkiko antolaketa lanak, eta herri bazkariak antolatzen dituzte, besteak beste. Ekintza gehienak gazteei zuzenduak. Alaitz Arrizubieta, 16 urteko Aittitta Txikiko partaideak gogotsu adierazi du, gazteei asko gustatzen zaiela beraien parte hartzea bultzatzea. Adibidez, herriko jaietan zein kontzertu ikusi nahi duten galdetzen dietenean edo zein ekitaldi izango luketen gustukoago. "Gainera, asko gustatzen zaizkit HIESAri eta drogeei buruz ematen dituzten hitzaldiak” gehitu du.




Beraiek, kultur talde zabala bezala definitzen dute beraien burua. Ez baita ez publikoa, ez fundazioa ezta gobernuz kanpoko erakundea ere. Taldeak, ekintzak burutu al izateko, udaletxearen 1600 euro inguruko diru laguntza jasotzen du. Euskadiko Kutxak ere, ematen dio talde honi diru laguntza txiki bat. Sarritan, beraien poltsikotik dirua jarri behar izaten dute. Baina horretara heldu baino lehen, dirua ateratzen sahiatzen dira. Nikiak salduz edo herri eta jai askotan txosnak jarriz, besteak beste.
Kultur talde honen helburu nagusia, herri kultura bultzatu eta garatzea da. Batez ere, gazteen artean. Interesgarri iruditzen zaien edozein gai hartu eta horrekin ekintza bat burutzen dute.  Jose Migel Meabe, Aittitta Txikiko zuzendari nagusiak azaldu duenez, beraien helburua gazteei mugimendua ematea da ekintza desberdinez baliatuz. Hiru dira Aittitta Txikiren lanerako arloak; kultura, gazteria eta zeinbat gizarte arlo.




Taldeak dituen 28 urtetan 700 pertsonatik gora pasatu dira. Baina lau lagun dira talde honen zuzendaritza osatzen dutenak. Jose Migel Meabe zuzendari nagusia, Nerea Jauregi, Xabier Gabiola eta Andere Akarregi. Talde hau arduratzen da, ekintzak proposatu eta antolatzeaz. Zuzendaritza taldeaz gain, adin ezberdinetako beste 40 pertsona daude, ekintzak aurrera ateratzeko ezibestekoak direnak. Ekintzak aurrera eramateko Aittita Txikik oso harreman estua dauka herriko beste talde batzuekin. Aittitta Makurra Txaranga, Tinbalero Taldea, eta Arrakala Irratiarekin esaterako. Honetaz gain, gurasoek ere parte hartzen dute boluntario moduan. “ Ez dugu zuzenean parte hartzen, baina nonbaitera joateko kotxeak behar badituzte edo gurasoen laguntza behar badute, gurasook beti hartzen dugu parte. Gainera, talde honetan parte hartzeagatik ez da ordaindu behar", esandu Nekane Kortabitartek.

Aittitta Txikiko partaide izateko behar den gauza bakarra boluntarismoa da. Hori da Jose Migel Meabe, Aittita Txikiko zuzendariak, boluntario izan nahi duten guztiak animatzeko erabiltzen duen esaldia: “Aittitta Txikiko partaide izateko ez da ezer behar. Dauzkagun ekintzak aurrera eramateko gogoa besterik ez.”

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

viernes, 9 de diciembre de 2011

Giro onean arratsalde on bat pasatzeko asmoz

Atzegik (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) duen txolarte programari esker, larunbat arratsaldeetan hainbat ekintza desberdin egiteko aukera dute adimen urritasuna duten pertsonak
Miren ARRIETA
Atzegi 1960an sortu zuen adimen urritasuna duten pertsonen alde lan egiteko.  Erakundearen helburuetako bat, pertsona hauen bizi kalitatea hobetzea da. Txolarte programari esker, adimen urritasuna duten pertsonak  larunbat arratsaldeetan geratzen dira, arratsalde on bat pasatzeko asmoz;  hainbat ekintza desberdin eginez.
Txolarte orain dela 30 urte sortu zen, aisialdi arloan gabezia bat nabari zelako. Adimen urriko pertsonak lan eta eskola orduetatik at etxean gelditzeko ohitura zuten eta erakunde arduradunek aisialdirako zerbait prestatu beharra ikusi zuten.
Programa hau 16 urte gorako adimen urritasuna duten pertsonei zuzendurik dago. Programaren helburuak Giza- integrazioa Adimen urriko pertsonak, pertsona oro bezala ikustea eta prestatzen diren aisialdi jarduerekin  adimen urriko pertsonen gaitasun fisiko eta mentalak lantzea. Gipuzkoa osoan 12 talde inguru daude, pertsona hauen bizi kalitatea hobetzen saiatzen direnak.
Arratsaldeko 4terdiak aldera Ibon, Elena, Idoia, Iban … Azpeitiko anbulatorio aurrean geratu dira, ondoren antolatuko diren hainbat ekintza desberdin egiteko gogoz.
Azpeitiko  Txolarteen  zehazki  Sei  boluntario eta   Hogei pertsona daude adimen urritasuna dutenak. Hainbat ekitaldi eta irteera antolatzen dituzte. Horietako batzuk, eskulanak, jokoak, meriendak, kalera irteerak … dira. Gauza guzti hauek boluntario talde baten laguntzaz egiten dituzte. Itziar Larrañaga,  Josu  Urbieta   eta Ainhoa Lizaso dira   txolarte programan parte hartzen duten hiru boluntario  horietako batzuk.
Itziar Larrañagak 28 urte ditu eta  boluntario moduan duela bost  urte hasi zen. Josu Urbietak 18 urte dauzka, eta boluntario  duela urtebete eskas hasi da.  Ainhoa  Lizasok 20 urte dauzka eta  aurten hasi da boluntario. Hiru pertsona  hauek “oso gustura” agertu dira  orain arte bizitako esperientziarekin.
Itziar  boluntario moduan hastearen arrazoietako bat bere lagun bat txolarte programan zebilela eta adimen urritasuna duten pertsonekin lan egitea  zer nolako esperientzia izango zen ezagutzeko kuriositatea zuen. Oso esperientzia “ona” dela  azpimarratzen du   Larrañagak. Gogo berezik ez duten pertsonei esperientzia bizitzeko aholkatzen die Itziarrek. “Daukazun tristura hori askatzeko aukera ematen dute, transmititzen duten maitasunarekin” gaineratu du Itziar Larrañaga Azpeitiko txolarteko boluntarioetako batek.
Josu Urbieta kuriositateak eraginda hasi zen Txolarteen. “Esperientzia berri” bat probatzeagatik ere izan zela aitortzen du Josuk. Beraiengatik “asko” ikasten dela eta “gehiagoko” gogoarekin dagoela onartzen du Urbietak.  “Esperientzia berrietara” irekita egon behar dutela pertsonek azpimarratzen du gazteak. Kuriositatea badute, “giroa” ikusteko deia egin du Josuk.  
Ainhoa Lizasok denbora gutxi darabilen arren boluntario moduan  oso gustura dago. Oso esperientzia ona dela adierazi du eta esperientzia hau  probatzea aholkatzen du “Gustura etortzen naiz  transmititzen  duten alaitasunarengatik” onartzen du Lizasok.
Arratsaldeko 7terdiak dira, etxea joateko unea da.  Boluntario zein  adimen urritasuneko pertsonak hurrengo astea iristeko gogoz daude beste arratsalde dibertigarri  bat pasatzeko asmoz.

Bergara eta Arrasateko Txolarte elkarteak egindako film laburra:
http://goiena.net/bideoak/tariro-tariro-txolarte-elkartekoek-egindako-laburra/